fbpxBegihandi Udazkena 2021 Bilbao | Bilbao Bizkaia Design Week Skip to main content

Begihandi Udazkena 2021 Bilbao

Cartel 29 edición Begihandi

Begihandi Udazkena 2021 Bilbao

Diseinuaren eta sormenaren tokiko erkidegoarentzako elkargunea eta inspirazio-gunea

24 Azaroa | 19:00-tik 21:00-ra
Share
Cartel 29 edición Begihandi

Aurton ere, Bilbao Bizkaia Design Weeken egongo da Begihandi. Doako topaketa ibiltari eta irekia EIDEk antolatzen du, eta Euskadiko zein Nafarroako diseinugileak biltzen dituen elkartea da.

Uda baino lehen Donostian aurrez aurre berriro elkartu ostean, berriro ere edizio honetarako deialdia egin diogu erkidego sortzaileari, ondo baino hobeto ezagutzen duzun formatuaren bidez: diseinuaren eta sormenaren munduko profesionalek eta enpresek bertaratutakoekin partekatzen dituzte euren lan-prozesuak eta inspirazio-iturri dituzten erreferentziak. Betiko moduan, aukera aparta, ideia berrien eskutik aho zabalik geratzeko eta lurraldeko erkidego sortzailea ezagutzeko eta harekin bat egiteko.

Datorren azaroaren 24an nor ezagutu ahal izango duzu atsegin handiz? BBDW21 honetako gaia, gurutzaketak eta iragaitzak, bizibide bihurtu dituzten hiru lagun:

Hain berezia den edizio honetarako IZENA EMAN HEMEN. Bertan, hain zuzen ere, berriro elkartuko gara, aurrez aurre gozatzeko. Beti bezala, izena ematea doakoa bada ere, beharrezkoa izango da. Hartara, jende-kopuruaren irizpideak eta osasun-arloko segurtasun-neurri guztiak bete ahal izango ditugu.

Bien bitartean, atontzen ari garen webgune berriari eman begiradatxoa, bertan aurreko edizio guztiak ere gogoratu ahal izango dituzu-eta.

Laster arte!

Kokapena
Bira Kultur Gunea. C/Ronda, 2 Casco Viejo.
Antolatzailea
Logotipo de EIDE Euskal Diseinua