fbpxSelected 2021 | Bilbao Bizkaia Design Week Skip to main content

Selected 2021

19 - 20 Azaroa | 09:00-tik 20:00-ra
Share
selected-inspiration-bilbao-bizkaia

SELECTED topaketak era guztietako adierazpideetako ikusizko kultura du protagonista, esperientzien bilgunea eta joera berrien inspirazio-iturria izan dadin. Eskaintzen dituen perspektiben aberastasunaren bidez, SELECTED topaketak batez ere ikusizko komunikazioko eta sormeneko profesionalentzat, ikasleentzat eta lanbidearentzat izan nahi du erabilgarria diseinuko diziplina guztietan.

Sustapena urte-hasieran hasten da ekitaldia aurkezten denean, eta, gero, parte hartzeko deialdia egiten da. Hilero, edukiak aurkezten dira, eta honako hauexei buruzko informazioa eskaintzen da: parte-hartzaileak, deialdia, epaimahaia, erakusketak zein jarduerak eta beste eduki interesgarri batzuk. Azaroan, jaialdia egiten da.

Hitzaldiez gain, ekitaldian bertan, deialdian hautatutako proiektuei ere ematen zaizkie diplomak, irabazleen berri ematen da eta SELECTEDen liburua aurkezten da jendaurrean. Liburuan, lanen hautaketa argitaratzen da, baita artista hizlarien lan batzuk ere, eta “Call for Entries” lehiaketara aurkeztutako lan onenak biltzen dira, beti-beti ekitaldian ikasitakoaren apur bat eskura edukitzeko eta, edonon egonda ere, urte osoan inspiratzen jarraitzeko.

Kokapena
Palacio Euskalduna
Antolatzailea
selected-inspiration-bilbao-bizkaia
Kolaboratzaileak
BIDC-Bilbao-Bizkaia-Design-Council