fbpxEmakumeak eraikuntzan | Bilbao Bizkaia Design Week Skip to main content

Emakumeak eraikuntzan

Coloquio - Mujeres en la construcción

Emakumeak eraikuntzan

Solasaldia - Emakumeak eraikuntzan

23 Azaroa | 18:30-tik 20:00-ra
Share
Coloquio - Mujeres en la construcción

Bizkaiko barnealdeen diseinatzaile eta dekoratzaile emakumeek ibilbide luze eta arrakastatsua dute dekorazioaren eta interiorismoaren munduan.

Izan ere, emakumeek zuzentzen dituzte Bizkaiko interiorismoko estudio nagusiak, edo emakumeek osatutako lantaldeak dituzte.

Hala ere, obrako lana, gremioak koordinatu eta zuzentzeko lanetan zein eraikitzaileen lanetan, mundu paralelo bat eta, aldi berean, desberdina da.

Emakumeek eraikuntzaren munduan egindako lana ikusarazteko Bizkaiko Barne Dekoratzaile eta Diseinatzaileen Elkargo Ofizialak emakumeen arteko solasaldia antolatu du, eta, besteak beste, gai hauek izango dituzte hizpide:

1-Emakumeak obran

Gogoan al duzu obran sexuaren araberako diskriminazio egoerarik?

Sexu femeninoko obra gremiorik ba al daukagu/ezagutzen al dugu?

2- Eraikuntza eta kontziliazioa

Bateragarriak al dira bizitza pertsonala eta (eraikuntzaren sektoreko) lana? Eta kontziliazioa?

Nola hobe dezakegu esparru hori?

Bizkaiko Barne Dekoratzaile eta Diseinatzaileen Elkargo Ofizialak antolatuta, obren eta eraikuntzaren munduan lan egiten duten elkargoko dekoratzaile eta diseinatzaileen parte hartzea izango dugu.

Gonbidapena HEMEN lor dezakezu, doan.

23an ikusiko dugu elkar!

Kokapena
Eraikune - BBF. C/ Uribitarte 3, 3ª Planta - 48009, Bilbo
Antolatzailea
CODDB